Familia-komunikazioa, sare sozialen eta bideo-jokoen erabilera osasungarria, kudeaketa emozionala… hemen daude Aizu!-koen online tailerrak familientzat
Familia maiteok:
Azkenean, hemen daude!
Aizu!-ko aldeak gogor lan egin du ekimen hau zuei helarazteko.
Aizu familiak udal programa bat da, bereziki zuentzat sortua, zuen hezkuntza-lanean laguntzeko. Zuek zaindu nahi zaituztegu, hilabete gogorrak igaro batitugu eta igarotzen jarraitzen batugu, eta zuen ongizatea funtsekoa da zuen seme-alaben ongizaterako. Halaber, hainbat adituren ikuspegia eskaini nahi dizuegu, haien hezkuntzan sor daitezkeen zailtasunei gaitasun handiagoz aurre egin diezaiezuen. Gurasoak izatea oso pozgarria da, baina baita oso zaila ere, eta laguntza bat inoiz ez dago soberan.
Biltzeko espazio egokia sortzea da helburua, edozein eboluzio-etapatan seme-alabak dituzten gurasoentzat. Hezkuntza eta psikologiako profesionalek moderatuko dute, eta egunerokotasunerako tresna praktikoak eskainiko dizkizuete.
Gustatuko litzaiguke Barakaldoko zentro bakoitzean modu tradizionalean bildu ahal izatea, baina gaur egungo osasun-egoerak zuhurtziaz jokatzera behartzen gaitu; horregatik, online egingo dira tailerrak. Doakoak dira, eta ordu erdiko iraupena izango dute.
URRIKO TAILERRAK
Ikasteko eta esperientziak partekatzeko aukera hau aprobetxatzera animatzen zaituztegu!
Izena emateko, gure web orrian sar zaitezkete:
https://aizufamiliak.barakaldo.eus/es/2020/10/talleres-online-para-familias/ (inskripzioetan klikatuz) edo nahiago baduzue, 94 478 96 44 / 94 478 92 73 deituz ere egin dezakezue.
Zain gauzkazue!