Snappet Learning metodoaren proba pilotua hasi dugu
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Snappet Learning metodoaren proba pilotua martxan jarri dute, Sare Hezkuntza Gelan proiektuaren barruan dagoena. Ikasleak primeran egokitu dira metodo berri honetara eta oso ongi pasatu dute.
Snappet Lehen Hezkuntzarako curriculum-edukia duen metodo digital bat da, eta gela eraginkor bat egitea du helburu. Plataforma integralean azalpena, ariketak eta haurraren jarraipena daude, denbora errealean.