eTwinning europar lankidetza-proiektuan sartuta gabiltza
eTwinning hainbat herrialderen arteko lankidetza-proiektua da (Espainia, Italia, Polonia eta Turkia), eta hilero jarduera ezberdinak egiten ditugu elkarrekin. Gaur egun “Let ‘s take care of our values” proiektua lantzen ari gara. eTwinning-eko proiektuetan, ikasleek paper aktiboa dute, elkarreraginean aritzen dira, ikertzen dute, erabakiak hartzen dituzte, errespetatu egiten dira eta XXI. mendeko trebetasunak ikasten dituzte, taldeko pertsona guztien parte-hartzea sustatuz. eTwinning Erasmus+ programaren parte da, Europar Batasunak hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolaren arloan duen programaren barruan.