Campos Elíseos Antzokian, Urrezko mendeko zenbait klasiko komikoen antzezlanez gozatu zuten 3. eta 4. DBHkoek
Pasadan astean, 3. eta 4. DBHkoak Campos Elíseos Antzokira joan ziren. Bertan Urrezko mendeko zenbait klasiko komikoen antzezlanez gozatu zuten.
Klasiko Komikoak (Entremeses de burlas) Urrezko Mendeko bost atalez osatutako ikuskizuna da, emazte gaiztoen, maitale ausarten eta senar burlatien egoera dibertigarrien ingurukoa. Hemen emakumeena da ikuspuntua, mendeetan zehar gizarte matxista baten arbitrien menpe egondakoena. Barre egingo dugu senarren zorigaitzekin eta maitaleen estrategiekin, emazte gutiziatuekin topo egiteko. Behingoagatik, emakumeak “berearekin ateratzen dira”, eta gatazka eta zentzugabekeria barregarriak pertsonaia guztiekin konpontzen dira kantuan eta dantzan.